Itun Zaharra

Itun Berria

1 Kronikak 2:34-44 Elizen Arteko Biblia (EAB)

34. Xexanek ez zuen semerik izan, baina bai alabak. Bazuen Xexanek esklabo egiptoar bat, Jarha izenekoa.

35. Xexanek bere alabetarik bat emaztetzat eman zion Jarhari, eta hark seme bat eman zion: Atai.

36. Ataik Natan sortu zuen; Natanek Zadab;

37. Zadabek Eflal; Eflalek Obed;

38. Obedek Jehu; Jehuk Azarias;

39. Azariasek Heletz; Heletzek Eleasa;

40. Eleasak Sismai; Sismaik Xalum;

41. Xalumek Jekamias, eta Jekamiasek Elixama.

42. Jerahmeelen anaia Kaleben semeak honako hauek izan ziren: lehena Mexa, Zifen aita izango zena, eta Marexa, Hebronen aita izango zena.

43. Hebronen semeak: Korah, Tapuah, Rekem eta Xema.

44. Xemak Raham sortu zuen, Jorkeamen aita; Rekemek Xamai sortu zuen.

Irakurri kapitulu osoa 1 Kronikak 2