Itun Zaharra

Itun Berria

1 Kronikak 2:31-43 Elizen Arteko Biblia (EAB)

31. Apaimen semea Ixei izan zen; Ixeirena Xexan, eta Xexanena Ahlai.

32. Xamairen anaia Jadaren semeak Jeter eta Jonatan izan ziren. Jeter semerik izan gabe hil zen.

33. Jonatanen semeak Pelet eta Zaza izan ziren. Hauek guztiak Jerahmeelen ondorengoak izan ziren.

34. Xexanek ez zuen semerik izan, baina bai alabak. Bazuen Xexanek esklabo egiptoar bat, Jarha izenekoa.

35. Xexanek bere alabetarik bat emaztetzat eman zion Jarhari, eta hark seme bat eman zion: Atai.

36. Ataik Natan sortu zuen; Natanek Zadab;

37. Zadabek Eflal; Eflalek Obed;

38. Obedek Jehu; Jehuk Azarias;

39. Azariasek Heletz; Heletzek Eleasa;

40. Eleasak Sismai; Sismaik Xalum;

41. Xalumek Jekamias, eta Jekamiasek Elixama.

42. Jerahmeelen anaia Kaleben semeak honako hauek izan ziren: lehena Mexa, Zifen aita izango zena, eta Marexa, Hebronen aita izango zena.

43. Hebronen semeak: Korah, Tapuah, Rekem eta Xema.

Irakurri kapitulu osoa 1 Kronikak 2