Itun Zaharra

Itun Berria

1 Kronikak 2:2-8 Elizen Arteko Biblia (EAB)

2. Dan, Jose, Benjamin, Neftali, Gad eta Axer.

3. Judaren semeak: Er, Onan eta Xela, hirurak bere emazte kanaandar Xuaren alabarengandik jaioak. Baina Errek, Judaren lehen-semeak, Jaunari atsegin ez zaiona egin zuen eta hilarazi egin zuen Jaunak.

4. Gerora, Tamar bere errainagandik, Peretz eta Zerah izan zituen. Beraz, Judaren semeak, orotara, bost izan ziren.

5. Peretzen semeak: Hetzron eta Hamul.

6. Zerahen semeak: Zimri, Etan, Heman, Kalkol eta Dara, guztira bost.

7. Karmiren semea: Akar. Honek hondamena ekarri zion Israel herriari, suntsitu beharreko ziren harrapakinetarik zerbait beretzat hartu zuelako.

8. Etanen semea: Azarias.

Irakurri kapitulu osoa 1 Kronikak 2