Itun Zaharra

Itun Berria

1 Kronikak 2:17-20 Elizen Arteko Biblia (EAB)

17. Abigailen semea Amasa izan zen; honen aita Jeter ismaeldarra.

18. Hetzronen seme Kalebek, bere emazte Azubagandik eta Jeriotengandik, hiru seme izan zituen: Jexer, Xobab eta Ardon.

19. Azuba hiltzean, Kalebek Efrat hartu zuen emaztetzat, eta honek seme bat ekarri zion: Hur.

20. Hurrek Uri sortu zuen, eta Urik Betzalel.

Irakurri kapitulu osoa 1 Kronikak 2