Itun Zaharra

Itun Berria

1 Kronikak 18:5-8 Elizen Arteko Biblia (EAB)

5. Damaskoko siriarrak Tzobako errege Hadadezerri laguntzera etorri ziren; baina Davidek hogeita bi mila gizon siriar hil zituen.

6. Davidek gobernariak ezarri zizkien Damaskoko siriarrei, eta Daviden menpeko eta zergapeko egin ziren. Jaunak garaipena eman zion Davidi guda-irtenaldi guztietan.

7. Hadadezerren ofizialek zeramatzaten urrezko babeskiez jabetu eta Jerusalemera eraman zituen Davidek.

8. Hadadezerren hiri ziren Tibhat eta Kun-dik brontze ugari hartu zuen Davidek. Gerora, brontze horrekin «brontzezko itsasoa» zeritzan uraska, zutabeak eta tenpluko tresnak egingo zituen Salomonek.

Irakurri kapitulu osoa 1 Kronikak 18