Itun Zaharra

Itun Berria

1 Kronikak 18:1-6 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Gerora, Davidek filistearren kontra borroka egin eta menderatu egin zituen. Gat hiria eta hango inguruak kendu zizkien filistearrei.

2. Moabdarrei eraso eta bere menpean hartu zituen, zergapeko eginez.

3. Hamat inguruan dagoen Tzoba lurraldeko errege Hadadezerri ere oldartu zitzaion, hura Eufrates ibai ingurua eskuratzera zihoalarik.

4. Mila guda-gurdi, zazpi mila zaldizko eta hogei mila oinezko atzeman zizkion Davidek; zalditeria osoari hanka-zainak ebaki zizkion, baina beretzat gorde zituen ehun guda-gurdi beren zaldiekin.

5. Damaskoko siriarrak Tzobako errege Hadadezerri laguntzera etorri ziren; baina Davidek hogeita bi mila gizon siriar hil zituen.

6. Davidek gobernariak ezarri zizkien Damaskoko siriarrei, eta Daviden menpeko eta zergapeko egin ziren. Jaunak garaipena eman zion Davidi guda-irtenaldi guztietan.

Irakurri kapitulu osoa 1 Kronikak 18