Itun Zaharra

Itun Berria

1 Kronikak 15:15-21 Elizen Arteko Biblia (EAB)

15. Eta lebitarrek eraman zuten Jainkoaren kutxa, haga gainean sorbaldan harturik, Jaunaren esanera Moisesek agindu bezala.

16. Lebitarren artean kantariak izendatzeko agindu zien Davidek lebitar buruzagiei; haiek, musika-tresnak hartuz, harpak, zitarak eta txilinak jo behar zituzten ozenki, alaitasuna adieraziz.

17. Lebitarrek, eginkizun horretarako, honako hauek izendatu zituzten: Joelen seme Heman eta honen ahaideetakoa zen Asaf, Berekiasen semea; Merariren senitarteko Etan, Kuxaiasen semea,

18. eta hauekin batera bigarren mailako lebitar ziren Zakarias, Aziel, Xemiramot, Jehiel, Uni, Eliab, Benaias, Maaseias, Matitias, Elifele, Mikneias, Obed-Edom eta Jeiel. Hauek atezainak ziren.

19. Heman, Asaf eta Etan kantariek brontzezko txilinak jotzen zituzten;

20. Zakariasek, Azielek, Xemiramotek, Jehielek, Unik, Eliabek, Maaseiasek eta Benaiasek doinu meheko harpak jotzen zituzten;

21. Matitiasek, Elifelek, Mikneiasek, Obed-Edomek, Jeielek eta Azaziasek, berriz, doinu lodiko harpak, kantuari laguntzeko.

Irakurri kapitulu osoa 1 Kronikak 15