Itun Zaharra

Itun Berria

1 Kronikak 11:19-34 Elizen Arteko Biblia (EAB)

19. Hau esan zuen: «Libra nazala ene Jaunak ur hau edatetik! Bizia arriskatu duten gizon horien odola edatea izango litzateke, bizia arriskatu baitute ur hau ekartzeko». Eta ez zuen edan nahi izan.Hauxe egin zuten gudari adoretsu haiek.

20. Joaben anaia Abixai zen hogeita hamarren buruzagia. Hirurehunen kontra astindu zuen honek bere lantza eta hil egin zituen. Horregatik, izen handia hartu zuen hiru gudarien artean.

21. Hogeita hamarrak baino bi bider ospetsuago izan zen eta denen buruzagi. Hala ere, ez zen hiru haiek adinakoa izan.

22. Joiadaren seme Benaias gizon kementsua zen eta egintza bikain asko egina. Kabtzeelgoa zen. Hark hil zituen lehoiak bezain ausart ziren bi moabdarrak. Elurra ari zuen batean, urtegira jaitsi eta lehoia hil zuen bertan.

23. Berak hil zuen bi metro eta erdiko egiptoar erraldoi bat ere. Ehuleen ardatza zirudien lantza zeraman egiptoarrak eskuan; Benaiasek, berriz, makila besterik ez zekarren. Honek lantza eskutik kendu eta berarekin hil zuen egiptoarra.

24. Horra, bada, zer egin zuen Joiadaren seme Benaiasek; horregatik, izen handia zuen hiru gudari adoretsuen artean.

25. Hogeita hamar gudarietan ospetsuena izan zen; baina ez hiru haiek adinakoa. Davidek bere zaintzaileen buru egin zuen.

26. Hona hemen beste gudari ospetsuen izenak: Asahel, Joaben anaia; Belengo Elhanan, Dodoren semea;

27. Harodeko Xamot; Pelongo Heletz;

28. Ira, Tekoako Ikexen semea; Anatoteko Abiezer;

29. Huxako Sibekai; Ilai ahohitarra;

30. Netofako Mahrai; Heled, Netofako Baanaren semea;

31. Itai, Gibako Ribai benjamindarraren semea; Piratongo Benaias;

32. Gaax ibarreko Hurai; Arabako Abiel;

33. Bahurimgo Azmabet; Xaalbongo Eliahba;

34. Gizongo Bene-Haxem; Jonatan, Harargo Xageren semea;

Irakurri kapitulu osoa 1 Kronikak 11