Itun Zaharra

Itun Berria

1 Kronikak 10:6-8 Elizen Arteko Biblia (EAB)

6. Halaxe hil ziren Saul eta beronen hiru semeak. Egun berean errege-familia osoa galdu zen.

7. Haranean bizi ziren israeldarrak, beren gudarosteak ihes egin zuela eta Saul bere semeekin batera hil zela ikustean, beren hiriak utzi eta ihesi joan ziren. Orduan, filistearrak hiri haietan jarri ziren bizitzen.

8. Biharamunean, hildakoei lapurreta egitera etorri ziren filistearrak; orduan ikusi zuten hilotz zeudela Gilboa mendian Saul eta beronen semeak.

Irakurri kapitulu osoa 1 Kronikak 10