Itun Zaharra

Itun Berria

1 Kronikak 10:3-6 Elizen Arteko Biblia (EAB)

3. Orduan, Sauli oldartu zitzaizkion bete-betean, eta arkulariek, aurkitu zutenean, zauritu egin zuten.

4. Saulek esan zion bere ezkutariari: «Atera ezpata eta sar iezadak alderik alde, jentil arrotz horiek niri barre egitera etorri baino lehen».Ezkutariak, ordea, ez zuen nahi izan, bera ere beldurrak jota baitzegoen. Orduan, Saulek ezpata hartu eta gainera bota zuen bere burua.

5. Ezkutariak ere, Saul hila ikustean, ezpata gainera bota zuen bere burua eta horrela hil.

6. Halaxe hil ziren Saul eta beronen hiru semeak. Egun berean errege-familia osoa galdu zen.

Irakurri kapitulu osoa 1 Kronikak 10