Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregeak 7:48-51 Elizen Arteko Biblia (EAB)

48. Era berean, Jaunaren etxerako behar ziren beste gauza guztiak ere eginarazi zituen Salomonek: aldarea, urrezkoa; eskainiriko ogiak jartzeko mahaia, urrezkoa;

49. santutegiaren aurrean ezker-eskuin ezartzeko hamar argimutil, alderdi bakoitzean bost, urrezkoak; loreak, kriseiluak eta su-hatzak, urrezkoak;

50. azpilak, labanak, isipu-ontziak, intsentsu-ontziak eta errautsontziak, urre hutsezkoak; santutegiaren aurrean zegoen sala handiaren aurreko ate-orpoak, urrezkoak.

51. Salomonek, Jaunaren etxea eraikitzeko lan hauek guztiak bukatzean, bere aita Davidek sagaratuak ziren urrezko eta zilarrezko gauza eta ontzi guztiak bertara eraman eta Jaunaren etxeko altxortegian gorde zituen.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregeak 7