Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregeak 7:27-35 Elizen Arteko Biblia (EAB)

27. Hiramek brontzezko hamar orga egin zituen; bi metro luze ziren, bi metro zabal eta metro eta erdi sakon.

28. Honela zeuden eginak orgak: marko batzuk eutsirik, panelak zituzten;

29. eta markoen arteko paneletan zizelkaturik lehoiak, idiak eta hegaldun izakiak, baita goiko markoetan ere; lehoi eta idien azpialdean lore-sortak zintzilik.

30. Orga bakoitzak brontzezko lau gurpil zituen eta brontzezko ardatzak. Lau hanketan brontzezko euskarriak zituzten; euskarri haiek ur-ontziaren azpian zeuden, bakoitza kanpoaldetik lore-sortaz apaindua.

31. Orgaren gainaldean ur-ontzi baten ezpainak ateratzen ziren metro erdi bat gorantz; ur-ontzia biribila zen, hirurogeita hamabost zentimetroko diametroa zuelarik. Ezpain haietan ere baziren irudi zizelkatuak, panel koadratueetan, ez biribiletan.

32. Lau gurpilak panelen azpialdean zeuden eta haien ardatzak orgari atxikiak. Gurpil bakoitzak hirurogeita hamabost zentimetroko altuera zuen.

33. Gurpil haien tankera guda-gurdiena bezalakoxea zen. Haien ardatzak, uztaiak, erradioak eta gurpegiak ere brontzezkoak ziren denak.

34. Orgaren lau kantoietatik lau euskarri ateratzen ziren, orgari itsatsirik.

35. Orga bakoitzaren gainaldean hogeita bost zentimetroko biribila zegoen, euskarriak eta panelak itsatsiak zituelarik.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregeak 7