Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregeak 4:15-20 Elizen Arteko Biblia (EAB)

15. Ahimaatz, Neftalin; hau ere Salomonen alaba batekin ezkondua zegoen, Bosmat-ekin;

16. Baana, Huxairen semea, Axerren eta Alot-en;

17. Josafat, Paruahen semea, Isakarren;

18. Ximi, Elaren semea, Benjaminen;

19. Geber, Uriren semea, Galaad lurraldean, amortarren errege Sihon-en eta Baxango errege Og-en lurralde izanikoan. Judan ere eskualdeburu bat zegoen.

20. Juda eta Israelgo jendea itsasertzeko hondarra bezain ugaria zen. Bazuten jan-edaririk aski eta pozik bizi ziren.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregeak 4