Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregeak 3:20-28 Elizen Arteko Biblia (EAB)

20. Gauerdian jaiki eta, ni lo nengoen bitartean, nire ondotik nire haurra hartu eta bere ondoan etzan zuen; bere seme hila, berriz, nire ondoan ezarri.

21. Goizean, nire semeari bularra emateko jaiki nintzenean, hila zegoen. Eguna argitzean, ordea, begiratu nion ongi eta ikusi nuen ez zela nik izandako semea.

22. Beste emakumeak, aldiz, hau zioen:—Ez! Nire semea dun bizi dena, eta hirea hildakoa!Besteak, berriz:—Ez! Hildakoa dun hirea; bizi dena nirea.Horrela ari ziren ezbaian, erregearen aurrean.

23. Orduan, erregeak esan zuen:—Beraz, batak dio berea duela bizi dena eta bestearena hildakoa; besteak, berriz, alderantziz.

24. Eta hau agindu zuen erregeak:—Ekardazue ezpata!Ekarri zioten ezpata erregeari eta

25. erabaki hau eman zuen:—Erdibi ezazue bizirik den haurra, eta emaiezue erdibana.

26. Orduan, haur biziaren amari hunkitu zitzaion barrua bere semearengatik eta esan zion erregeari:—Otoi, ene jauna! Emaiozu horri haur bizia; baina ez hil inola ere.

27. Orduan, erregeak esan zuen:—Ez hil haurra. Emaiozue lehenengoari; horixe da haurraren ama.

28. Israel osoak jakin zuen erregearen erabakiaren berri, eta ordudanik begirune handia izan zioten, zuzen epai zezan Jainkoak nolako jakinduria eman zion ikusirik.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregeak 3