Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregeak 3:15-20 Elizen Arteko Biblia (EAB)

15. Esnatzean, Salomon ohartu zen Jauna ametsetan agertu zitzaiola. Jerusalemera itzuli eta Jaunaren itun-kutxaren aurrera sarturik, erre-opariak eta elkartasun-opariak eskaini zituen. Gero, otordua egin zuen bere zerbitzari guztiekin.

16. Aldi hartan, bi emagaldu etorri ziren erregearen aurrera.

17. Hau zioen haietarik batek:—Otoi, ene jauna! Hara, emakume hau eta biok etxe berean bizi gara, eta hau etxean zela haurra izan nuen nik.

18. Ni haurraz erdi eta handik hiru egunera, emakume honek ere haurra izan zuen. Biok batera geunden; ez zen beste inor gurekin etxean, gu biok izan ezik.

19. Gau batez hil egin zen emakume honen semea, berak ohean azpian hartu zuelako.

20. Gauerdian jaiki eta, ni lo nengoen bitartean, nire ondotik nire haurra hartu eta bere ondoan etzan zuen; bere seme hila, berriz, nire ondoan ezarri.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregeak 3