Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregeak 2:42-46 Elizen Arteko Biblia (EAB)

42. dei egin eta esan zion:—Ez al nizun Jaunarengatik zin eginarazi eta ez al nizun zorrotz esan norabait ateratzen bazinen, ziur hilko zinela? Ongi zela erantzun zenidan, bazenekiela.

43. Zergatik ez dituzu, bada, bete Jaunaren aurrean eginiko zina eta nik emaniko agindua?

44. Eta esan zion, gainera:—Ongi aski dakizu nolako kaltea egin zenion gure aita Davidi. Bota diezazula Jaunak gainera zeure gaiztakeria.

45. Salomon erregea, aldiz, bedeinka beza Jaunak eta sendotu Daviden errege-aulkian betiko.

46. Erregearen aginduz, Joiadaren seme Benaiasek hil egin zuen Ximei. Horrela, sendotu egin zen erregetza Salomonen eskuetan.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregeak 2