Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregeak 19:1-5 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Akabek Jezabeli adierazi zion Eliasek egin zuen guztia eta Baalen profetak oro ezpataz hilarazi zituela.

2. Orduan, Jezabelek mezularia igorri zion Eliasi, esatera: «Zigor nazatela gogor jainkoek, bihar ordu berean bizia kentzen ez badizut, zuk profeta haiei kendu diezun bezala».

3. Beldurtu zen Elias eta ihesi joan, bere bizia salbatzeko. Judako Beer-Xebara heltzean, bertan utzi zuen bere mutila.

4. Bera, berriz, basamortuan aurrera joan zen eta egun osoan ibili. Azkenean, ipuru baten azpian eseri zen. Heriotza opa zion bere buruari. Hau zioen: «Aski da! Orain, Jauna, hartzazu ene bizia, ez bainaiz ni neure gurasoak baino hobea».

5. Gero, etzan zen eta loak hartu zuen ipuru haren azpian. Hortan, aingeru batek ukitu eta esan zion: «Jaiki eta jan!»

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregeak 19