Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregeak 10:7-11 Elizen Arteko Biblia (EAB)

7. Ez nuen sinesten, harik eta neu etorri eta neure begiz ikusi dudan arte. Alafede, erdia ere ez zidaten esan! Aditua nuena baino askoz handiagoak dituzu, bai jakinduria, bai ondasunak.

8. Dohatsuak zure emazteak! Dohatsuak zure jakinduria entzunez beti zure aurrean dauden zerbitzari hauek!

9. Bedeinkatua Jauna, zure Jainkoa, Israelgo errege-aulkian ezarri nahi izan baitzaitu! Jaunak Israel beti maite izan duelako egin zaitu zu errege, zuzenbidez eta zuzentasunez goberna dezazun».

10. Gero, Sabako erreginak ia lau mila kilo urre eta, gainera, egundoko usaingarri- eta harribitxi-multzo handia eman zion erregeari. Aurrerantzean ez zen sekula etorri Sabako erreginak Salomon erregeari eman zion bezainbateko usaingarri-multzorik.

11. Bestalde, Hiram erregearen ontziteriak ere, Ofirko urreaz gainera, sandalo-zur ugari eta harribitxiak ekarri zituen.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregeak 10