Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregeak 10:20-26 Elizen Arteko Biblia (EAB)

20. eta beste hamabi lehoi sei mailen alde banatan. Ez zen inongo erresumatan sekula egin halakorik.

21. Salomon erregearen edalontziak oro urrezkoak ziren; ez zegoen zilarrezkorik, zilarra ez baitzen aintzakotzat hartzen Salomonen garaian.

22. Izan ere, bazituen erregeak itsasoan ur handietarako merkataritzako ontziak, Hiram erregearen ontziteriarekin batera ibiltzeko; hiru urtetik behin ur handietako merkataritzako ontzi haiek urrez, zilarrez, marfilez, tximinoz eta indioilarrez beterik itzuli ohi ziren.

23. Salomon erregea lurreko errege guztiak baino aberatsago eta jakintsuago izan zen.

24. Denek nahi zuten Salomon ikusi, Jainkoak eman zion jakinduriaren berri izateko.

25. Etortzen zirenek nork bere esku-erakutsia ekarri ohi zion: zilarrezko nahiz urrezko gauzak, janzkiak, armak, usaingarriak, zaldiak, mandoak. Eta horrelaxe urte oroz.

26. Salomonek mila eta laurehun guda-gurdi eta hamabi mila zaldi inguratu eta hirietako gudari-tokietara eraman zituen, baita bere ondora ere, Jerusalemera.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregeak 10