1. Sabako erregina, Salomonek Jaunaren osperako nolako izena zuen aditurik, asmakariak ipiniz probatzera etorri zitzaion.
2. Lagun-talde handia berekin zuela eta usaingarriz, urre ugariz eta harribitxiz zamaturiko gameluak zekartzala heldu zen Jerusalemera. Salomonengana joanik, buruan zituen arazo guztiez mintzatu zitzaion.
3. Salomonek denei eman zien erantzuna; ez zen izan erregeak erantzunezineko galdera ilunik.