Itun Zaharra

Itun Berria

Titori 3:8-15 Elizen Arteko Biblia (EAB)

8. Doktrina hau sinesgarria da, eta gauza hauetaz zuk finko irakastea nahi dut, Jainkoarengan sinetsi dutenak egintza onetan lehenengo izaten lehia daitezen. Gauza hauek gizakientzat on eta mesedegarri dira.

9. Eztabaida zoroak, ordea, jatorri-zerrendak, sesioak eta legeari buruzko auziak utzi alde batera, hutsalak baitira eta ezertarako on ez.

10. Alderdikeriak sustatzen dituena, behin eta birritan zentzarazi ondoren, bota ezazu elkartetik,

11. halakoa oker dabilela, bekatari dela eta bere burua gaitzesten duela jakinik.

12. Artemas nahiz Tikiko zuregana bidaliko ditudanean, zatozkit lehenbailehen Nikopolisera, negua bertan igarotzeko asmoa baitut.

13. Zenas legegizonari eta Apolori eskura iezaiezu arretaz biderako behar dutena, ezer falta ez dakien.

14. Gutarrek ere ikas dezatela egintza onetan lehenengoak izaten, premiazko beharrei aurre eginez, gizaki onuragabe izan ez daitezen.

15. Nirekin dauden guztiek agurtzen zaituzte. Agurtu sinesmenean adiskide ditugun guztiak.Grazia zuekin guztiokin.

Irakurri kapitulu osoa Titori 3