Itun Zaharra

Itun Berria

Titori 3:1-4 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Oroitarazi denei gobernari eta agintarien menpeko izan behar dutela, hauen esanak egin eta egintza on guztirako prest egon.

2. Ez dezatela inor irain eta ez daitezela sesiozale izan, bihozbera baizik, gizaki guztientzat otzantasunez beteak.

3. Gu ere, noizbait, burugabe, errebelde, bide-galdu, edozein grina eta atseginkeriaren menpeko izanak gara, gaiztakerian eta bekaizkerian bizi izanak, gorrotagarri eta elkarren gorrotatzaile.

4. Baina orain Jainko gure Salbatzailearen bihotz ona eta gizon-emakumeenganako maitasuna agertu da

Irakurri kapitulu osoa Titori 3