Itun Zaharra

Itun Berria

Titori 2:9-15 Elizen Arteko Biblia (EAB)

9. Esklaboak nagusien menpeko izan daitezela gauza guztietan: bete dezatela beraien gogoa, ezezkorik esan gabe

10. eta lapurretarik egin gabe, baizik eta leialtasun betea agertuz, Jainko gure Salbatzailearen irakaspena gauza guztietan ohora dezaten.

11. Izan ere, agertu da Jainkoaren onginahia, gizon-emakume guztientzat salbagarri.

12. Honek irakasten digu Jainko gabeko bizitzari eta munduko grina txarrei uko egiten, eta neurriz, justiziaz eta jainkozaletasunez mundu honetan bizitzen,

13. gure itxaropen zoriontsua bete zain gaudelarik: Jesu Kristo Jainko handia eta gure Salbatzailea aintzaz beterik noiz agertuko zain.

14. Honek bere burua eman zuen guregatik, gu gaiztakeria guztietatik askatu eta garbi egiteko, beraren herri izan gaitezen, beti ongi egiteko gogotsu.

15. Hau predikatu behar duzu, adore emanez eta aginpide osoz zentzaraziz. Ez zaitzala inork gutxiets.

Irakurri kapitulu osoa Titori 2