Itun Zaharra

Itun Berria

Santiago 4:4-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

4. Desleial halakook! Ez al dakizue munduaren adiskide izatea Jainkoaren etsai izatea dena? Munduaren adiskide izan nahian dabilena Jainkoaren etsai egiten da.

5. Ala Liburu Santua alferrik ari dela uste al duzue, hau esatean: «Irrika biziz maite du Jainkoak guregan biziarazi duen espiritua»?

6. Baina handiagoa da oraindik ematen digun laguntza, hau baitio Liburu Santuak: Jainkoakaurre egiten die harroei, baina mesede egiten apalei.

7. Jar zaitezte, bada, Jainkoaren menpean; egiozue aurre deabruari, eta ihes egingo du zuengandik.

8. Hurbil zaitezte Jainkoarengana, eta hurbildu egingo zaizue. Bekatariok, garbi itzazue eskuak! Garbitu bihotzak, gogo-biko zaretenok.

9. Aitortu zeuen zoritxarra, egin dolu eta negar. Bihur bedi zuen barrea negar, zuen poza tristura.

Irakurri kapitulu osoa Santiago 4