Itun Zaharra

Itun Berria

Santiago 4:10-13 Elizen Arteko Biblia (EAB)

10. Apal zaitezte Jaunaren aurrean eta berak goratuko zaituzte.

11. Senideok, ez ibili bata bestearengatik gaizki-esaka. Bere senideaz gaizki esaten edo hura epaitzen duenak Jainkoaren legeaz esaten du gaizki eta legea epaitzen du. Eta legea epaitzen baduzu, ez zara legearen betetzaile, epaile baizik.

12. Bat bakarra da legearen emailea eta epailea, salbatzeko eta kondenatzeko eskubidea duena. Zu, ordea, nor zara zeure lagun hurkoa epaitzeko?

13. Entzun orain zuek, hau esaten duzuenok: «Gaur edo bihar halako hirira joango gara eta urtebete emango dugu negozioak egiten eta dirua irabazten».

Irakurri kapitulu osoa Santiago 4