Itun Zaharra

Itun Berria

Santiago 1:18-25 Elizen Arteko Biblia (EAB)

18. Berak hala nahita, bizia eman digu egiaren mezuaz, bere sorkari guztien artean lehenengo izan gaitezen.

19-20. Izan hau gogoan, senide maiteok: gizaki orok izan behar du entzuteko bizkor, hitz egiteko nagi eta haserretzeko ere nagi. Izan ere, haserreturik dagoen gizakiak ezin du Jainkoarentzat zuzen dena egin.

21. Beraz, itsuskeria oro eta hain ugari ageri den gaiztakeria bazterturik, onar ezazue otzan-otzan zuengan erein den eta zuek salbatzeko indartsu den mezua.

22. Bete ezazue mezua, eta ez entzun bakarrik, zeuen buruak engainatuz.

23. Zeren mezua entzun bakarrik egiten duena eta bete ez, bere aurpegia ispiluan ikusten duenaren antzekoa da;

24. begira egon eta alde egin orduko, ahaztu egiten zaio nolakoa den.

25. Baina askatasuna ematen duen lege bikaina hausnartu eta horri tinko eusten diona —ez erraz ahazten duen entzule bezala, benetako betetzaile bezala baizik—, hori zoriontsu izango da legea betez.

Irakurri kapitulu osoa Santiago 1