Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 5:1-13 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Jendetza ikusirik, Jesus mendira igo zen. Eseri eta ikasleak hurbildu zitzaizkion.

2. Orduan, honela hasi zitzaien irakasten:

3. «Zorionekoak bihotzez behartsu direnak, haiek baitute Jainkoa errege.

4. «Zorionekoak negarrez daudenak, haiek baititu Jainkoak kontsolatuko.

5. «Zorionekoak bihotz gozokoak, haiek baitira jabetuko Jainkoak hitzemandako lurraz.

6. «Zorionekoak Jainkoaren nahia betetzeko gose-egarri direnak, haiek baititu Jainkoak aseko.

7. «Zorionekoak errukitsu direnak, haiek baititu Jainkoak erruki izango.

8. «Zorionekoak bihotz-garbiak, haiek baitute ikusiko Jainkoa.

9. «Zorionekoak bakegileak, haiek baititu Jainkoak seme-alabatzat hartuko.

10. «Zorionekoak Jainkoaren nahia betetzeagatik erasotuak, haiek baitute Jainkoa errege.

11. «Zorionekoak zuek, niregatik madarikatuko zaituztetenean, erasoka eta gezurrez gaizki-esaka erabiliko zaituztetenean.

12. Poz zaitezte eta alaitu, handia izango baita zuen saria zeruan; zuen aurreko profetak ere halaxe erabili zituzten.

13. «Zuek zarete munduarentzat gatza. Baina gatza gezatzen bada, nola gazitu berriro? Ez du jadanik ezertarako balio, botatzeko baizik eta jendeak zapaltzeko.

Irakurri kapitulu osoa Mateo 5