Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 26:70-75 Elizen Arteko Biblia (EAB)

70. Baina hark guztien aurrean ukatu zuen:—Ez zekinat zertaz ari haizen.

71. Ate ondora irten zen, eta beste neskame batek ikusi eta han zeudenei esan zien:—Jesus nazaretarrarekin ibilia da hau.

72. Pedrok berriro ukatu zuen, zin eginez:—Ez dut ezagutzen gizon hori.

73. Geroxeago, han zeudenek, hurbildurik, Pedrori esan zioten:—Bai, hi ere horietakoa haiz, noski; hizkeran ezagun duk.

74. Orduan, Pedro biraoka eta maldizioka hasi zen:—Ez dut ezagutzen gizon hori.Une hartan oilarrak jo zuen.

75. Gogoratu zitzaion Pedrori Jesusek esana: «Oilarrak jo baino lehen, hiru aldiz ukatuko nauzu», eta, kanpora irtenik, negarrari eman zion saminki.

Irakurri kapitulu osoa Mateo 26