Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 26:22-29 Elizen Arteko Biblia (EAB)

22. Haiek, oso goibeldurik, galdezka hasi zitzaizkion banaka:—Nik ote, Jauna?

23. Hark erantzun zuen:—Nirekin plater beretik jaten ari den batek salduko nau.

24. Gizonaren Semea badoa, bai, Liburu Santuek hartaz dioten bezala; baina dohakabea Gizonaren Semea salduko duena! Hobe zukeen jaio izan ez balitz!

25. Judasek, salduko zuenak, galdetu zion:—Ni ote naiz hori, Maisu?Jesusek erantzun zion:—Zeuk esan duzu.

26. Afaltzen ari zirela, ogia hartu zuen Jesusek eta, bedeinkazioa esan ondoren, zatitu eta ikasleei eman zien, esanez: «Hartzazue eta jan, hau nire gorputza da».

27. Gero, kopa hartu eta, esker oneko otoitza egin ondoren, eman egin zien, esanez: «Edan guztiok honetatik,

28. hau nire odola baita, Jainkoarekiko ituna berrituko duena, bekatuak barkatzeko guztien alde isuria.

29. Egia esan, hemendik aurrera ez dut gehiago ardorik edango, neure Aitaren erreinuan zuekin ardo berria edan arte».

Irakurri kapitulu osoa Mateo 26