Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 26:1-11 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Jesusek, hitzaldi hauek oro amaitzean, bere ikasleei esan zien:

2. «Dakizuenez, etzi Pazko-jaia da eta Gizonaren Semea etsaien eskuetara eman eta gurutziltzatu egingo dute».

3. Orduan, apaizburu eta herriko zaharrak Kaifas zeritzan apaiz nagusiaren jauregian bildu ziren,

4. eta Jesus maltzurkeriaz atxilotzea eta hiltzea erabaki zuten.

5. Baina hau zioten: «Ez gero jaiegunean, herrian iskanbilarik gerta ez dadin».

6. Jesus Betanian Simon legendunaren etxean zegoela,

7. emakume bat etorri zitzaion, hartzurizko ontzian ukendu baliotsua zekarrela. Eta Jesus mahaian zegoelarik, burura isuri zion.

8. Hori ikustean, ikasleek, haserre, honela zioten:—Zergatik alferrik galdu horrela?

9. Garesti asko sal zitekeen eta dirua behartsuei eman.

10. Ohartu zen Jesus eta esan zien:—Zergatik gogaitarazten duzue emakumea? Egintza ona egin du nirekin.

11. Izan ere, behartsuak beti dituzue zeuen artean, baina ni ez nauzue betiko zuekin.

Irakurri kapitulu osoa Mateo 26