Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 24:41-51 Elizen Arteko Biblia (EAB)

41. errotan ehotzen ariko diren bi emakumeetatik, bata eraman eta bestea utzi egingo dute.

42. Zain egon, beraz, ez baitakizue zein egunetan etorriko den zuen Jauna.

43. Gogoan hartu hau: etxeko nagusia, lapurra gaueko zein ordutan etorriko den jakingo balu, zain egongo litzateke eta ez luke etxea zulatzen utziko.

44. Prest egon, bada, zuek ere, gutxien uste duzuen orduan etorriko baita Gizonaren Semea.

45. «Izan zaitezte morroi leial eta zentzuduna bezala, nagusiak etxeko morroiei bere orduan janaria banatzeko eginkizuna eman diona bezala.

46. Zorionekoa morroi hori, nagusiak, iristean, agindua egiten aurkitzen badu.

47. Benetan diotsuet: Bere ondasun guztien buru ipiniko du.

48. Baina morroia gaiztoa bada eta, nagusiak luzatu egingo duelakoan,

49. bere morroikideak jotzen eta mozkorrekin jan-edanean hasten bada,

50. gutxien espero duen egunean eta gutxien uste duen orduan etorriko zaio nagusia,

51. eta zigorrik gogorrena ezarriko dio eta itxurazaleek merezi duten zoria emango. Negarra eta hortz-karraska izango dira han.

Irakurri kapitulu osoa Mateo 24