Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 24:28-36 Elizen Arteko Biblia (EAB)

28. Sarraskia non, han biltzen dira putreak.

29. «Egun haietako larrialdiaren ondoren, berehala, eguzkia ilunduko da, ilargiak ez du argirik egingo, izarrak zeru goitik amilduko dira, eta ortzia dardarka ariko.

30. Orduan, Gizonaren Semearen seinalea azalduko da zeruan, eta lurreko leinu guztiak bular-joka ariko dira, Gizonaren Semea zeruko hodei artean ahalmen eta aintzaz beterik etortzen ikustean.

31. Orduan, bere aingeruak bidaliko ditu turuta-hots ozenez, eta haren aukeratuak bilduko dituzte lau haizeetatik, lur-muga batetik besteraino.

32. «Ikasi pikondoaren irudi honetatik: kimua berritzen eta hostoa zabaltzen zaioneko, badakizue uda hurbil dela.

33. Era berean, gauza horiek ikustean, jakizue hurbil dela, Gizonaren Semea ate ondoan duzuela.

34. Benetan diotsuet: Gizaldi honetakoak hil baino lehen gertatuko dira gauza guztiok.

35. Zeru-lurrak igaroko dira, baina nire hitzak ez dira bete gabe igaroko.

36. «Baina zein egunetan edo ordutan gertatuko den, ez daki inork, ez zeruko aingeruek, ez Semeak, Aitak bakarrik baizik.

Irakurri kapitulu osoa Mateo 24