Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 23:2-12 Elizen Arteko Biblia (EAB)

2. «Lege-maisuek eta fariseuek Moisesen irakatsiak adierazteko eginkizuna dute.

3. Saia zaitezte, beraz, haiek esaten dizueten guztia betetzen; baina ez egin egiten dutena; esan, esaten baitute, baina egiten ez.

4. Zama astunak lotu eta besteei leporatzen dizkiete, baina beraiek ez dute atzamar bat ere mugitu nahi.

5. Egiten duten guztia, jendeak ikusteagatik egiten dute; larrutxa zabalak eraman ohi dituzte bekokian eta borlatxo luzeak jantzietan;

6. gogoko dituzte jai-otorduetan mahaiburuak eta sinagogetan lehen aulkiak;

7. gogoko dute plazetan jendeak agur egitea eta guztiek “maisu” deitzea.

8. Zuek, ordea, ez utzi inori zuei “maisu” deitzen, bat bakarra baita zuen maisua, eta zuek denak senideak baitzarete.

9. Eta ez deitu lurrean inori “aita”, bat bakarra baita zuen aita, zerukoa.

10. Eta ez utzi “gidari” deitzen ere, bat bakarra baita zuen gidaria, Mesias.

11. Zuetako handiena izan bedi zuen zerbitzari.

12. Bere burua goratzen duena, beheratu egingo du Jainkoak, eta bere burua beheratzen duena, goratu.

Irakurri kapitulu osoa Mateo 23