Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 22:28-38 Elizen Arteko Biblia (EAB)

28. Piztuerakoan, zazpietako zeinen emazte izango da, denena izana baitzen?

29. Jesusek erantzun zien:—Oker zabiltzate. Liburu Santuetan esana eta Jainkoaren ahalmena ez dituzue ezagutzen.

30. Izan ere, piztuerakoan ez da inor ezkonduko: zeruko aingeruak bezalakoak izango dira denak.

31. Gainera, hildakoen piztueraz, ez al duzue irakurri Jainkoak berak esan zizuena:

32. Ni Abrahamen, Isaaken eta Jakoben Jainkoa naiz? Ez da hildakoen Jainkoa, biziena baizik.

33. Entzuten zegoen jendea haren irakaspenaz txunditurik zegoen.

34. Jesusek saduzearrak hitzik gabe utzi zituela jakitean, fariseuak elkarrekin bildu ziren,

35. eta beraietako lege-gizon batek galdetu zion Jesusi azpikeriaz:

36. —Maisu, zein da legeko agindurik nagusiena?

37. Jesusek erantzun: —Maita ezazu Jauna, zeure Jainkoa, bihotz-bihotzez, gogo osoz eta adimen guztiz.

38. Hori da agindurik nagusiena eta lehena.

Irakurri kapitulu osoa Mateo 22