Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 21:15-26 Elizen Arteko Biblia (EAB)

15. Baina apaizburuak eta lege-maisuak haserre bizian zeuden, Jesusek egiten zituen gauza harrigarriengatik eta haurrak tenpluan «Gora Daviden Semea!» oihuka ari zirelako.

16. Eta esan zioten:—Ez al duzu entzuten zer dioten horiek?Jesusek erantzun zien:—Bai. Eta zuek ez al duzue inoiz Liburu Santuko pasarte hau irakurri: Umetxoen eta bularreko haurtxoen ahotik atera duzu gorespena?

17. Eta haiek bertan utzi eta hiritik kanpora atera zen, Betaniara, eta han eman zuen gaua.

18. Biharamun goizean, berriro hirira zetorrela, Jesus gosetu egin zen.

19. Pikondo bat bide-bazterrean ikusirik, bertara hurbildu zen, baina ez zuen aurkitu han hostoa besterik. Orduan, pikondoari esan zion: «Ez bedi hiregandik gehiago fruiturik sor!»Eta bat-batean ihartu egin zen pikondoa.

20. Hori ikusirik, harritu egin ziren ikasleak eta galdetu zioten Jesusi:—Nolatan ihartu da bat-batean pikondoa?

21. Jesusek erantzun:—Benetan diotsuet: Zalantza gabeko sinesmena baldin baduzue, ez duzue pikondoarena bakarrik egingo; baizik eta «Ken hadi hortik eta amildu itsasora» mendi honi esaten badiozue, halaxe gertatuko da.

22. Otoitzean sinesmenez eskatzen duzuen edozer gauza lortuko duzue.

23. Jesus tenplura joan zen, eta, irakasten ari zela, apaizburuak eta herriko zaharrak hurbildu zitzaizkion, galdezka:—Zein aginpidez jokatzen duzu horrela? Nork eman dizu aginpide hori?

24. Jesusek erantzun zien:—Nik ere gauza bat galdetuko dizuet; erantzuten badidazue, esango dizuet nik ere zein aginpidez jokatzen dudan horrela.

25. Joanek noren aginduz bataiatzen zuen, Jainkoaren aginduz ala giza aginduz?Haiek honela zioten beren artean: «Jainkoaren aginduz ari zela esaten badiogu, zergatik ez genion sinetsi erantzungo digu.

26. Giza aginduz ari zela esaten badiogu, berriz, jendearen beldur izan behar, guztiek profetatzat baitaukate Joan».

Irakurri kapitulu osoa Mateo 21