Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 20:2-13 Elizen Arteko Biblia (EAB)

2. Eguneko lanaren ordainetan zilarrezko txanpon bana emateko tratua egin ondoren, mahastira bidali zituen langileak.

3. «Goizeko bederatziak aldera berriro atera zen eta, beste batzuk plazan lanaren zain ikusirik,

4. esan zien: “Zoazte zuek ere nire mahastira, eta ordainduko dizuet bidezko dena”.

5. Eta haiek ere joan egin ziren.«Atera zen berriro hamabiak aldera eta hirurak aldera, eta gauza bera egin zuen.

6. «Arratsaldeko bostak aldera ere atera zen eta, bertan batzuk geldi aurkiturik, esan zien: “Zertan zaudete hemen egun osoan lanik egin gabe?”

7. Erantzun zioten: “Ez gaitu inork lanerako hartu”. Hark, orduan: “Zoazte zuek ere nire mahastira”.

8. «Iluntzean, nagusiak mahastiko arduradunari esan zion: “Deitu langileei, eta emaiozu bakoitzari bere soldata, azkenekotik hasi eta lehenengora”.

9. «Etorri ziren, bada, arratsaldeko bostetakoak, eta zilarrezko txanpon bana jaso zuten.

10. Lehenengo ordukoek, txanda iritsi zitzaienean, besteek baino gehiago jasoko zutela uste zuten; baina haiek ere zilarrezko txanpon bana jaso zuten.

11. «Orduan, nagusiagatik gaizki-esaka hasi ziren; eta esan zioten berari:

12. “Azkeneko hauek ez dute ordubete besterik lan egin eta guri adina ordaindu diezu, egun osoko nekea eta beroa jasan ditugunoi adina!”

13. Baina nagusiak erantzun zion haietako bati: “Adiskide, ez dizut bidegabekeriarik egiten; ez al dugu tratua zilarrezko txanpon batean egin?

Irakurri kapitulu osoa Mateo 20