Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 19:22-30 Elizen Arteko Biblia (EAB)

22. Hitz hauek entzutean, atsekabez alde egin zuen gazteak, ondasun handien jabe baitzen.

23. Jesusek esan zien bere ikasleei:—Benetan diotsuet: Nekez sartuko dira aberatsak Jainkoaren erreinuan.

24. Berriro diotsuet: Orratzaren begitik gamelua igarotzea errazago, aberatsa Jainkoaren erreinuan sartzea baino.

25. Hitzok entzutean, ikasleek, erabat nahasturik, honela zioten:—Nor salba daiteke, orduan?

26. Jesusek begira-begira jarri eta esan zien:—Gizakientzat ezinezkoa da hori, baina Jainkoak dena dezake.

27. Orduan, Pedrok esan zion Jesusi:—Hara, guk dena utzi dugu zuri jarraitzeko. Zer izango da guretzat?

28. Jesusek erantzun:—Benetan diotsuet: Jainkoak mundu hau berregitean, Gizonaren Semea bere aintzazko tronuan eseriko denean, zuek ere, nire jarraitzaileok, hamabi tronutan eseriko zarete, Israelgo hamabi leinuak epaitzeko.

29. Eta niregatik etxeak, senideak, aita, ama, seme-alabak eta lurrak uzten dituenak, ehun halako jasoko du eta betiko bizia izango ondare.

30. Orain lehenengo diren asko azkeneko izango dira orduan, eta orain azkeneko direnak lehenengo.

Irakurri kapitulu osoa Mateo 19