Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 17:9-17 Elizen Arteko Biblia (EAB)

9. Menditik beherakoan, agindu hau eman zien Jesusek: «Ez esan inori ikusi duzuena, harik eta Gizonaren Semea hildakoen artetik piztu arte».

10. Orduan, ikasleek galdetu zioten:—Zergatik diote, bada, lege-maisuek lehenbizi Eliasek etorri behar duela?

11. Jesusek erantzun zien:—Bai, Eliasek etorri behar zuen eta dena Jaunak nahi bezala eraberritu.

12. Baina, egia esan, etorri da Elias, eta, onartu beharrean, gogoak emandako guztia egin diote. Era berean sufriaraziko diote Gizonaren Semeari ere.

13. Orduan, Joan Bataiatzaileaz ari zitzaiela jabetu ziren ikasleak.

14. Jendearengana itzuli zirenean, gizon bat ondoratu zitzaion Jesusi eta, aurrean belaunikatuz,

15. esan zion:—Jauna, erruki zaitez nire semeaz; epileptikoa da eta gorriak ikusten ari da: maiz erortzen da sutara eta uretara.

16. Zure ikasleei ekarri diet, baina ezin izan dute sendatu.

17. Jesusek esan zien:—Hau gizaldi sinesgogor eta makurra! Noiz arte egon behar ote dut zuekin? Noiz arte jasan behar ote zaituztet? Ekarri mutila.

Irakurri kapitulu osoa Mateo 17