Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 17:12-21 Elizen Arteko Biblia (EAB)

12. Baina, egia esan, etorri da Elias, eta, onartu beharrean, gogoak emandako guztia egin diote. Era berean sufriaraziko diote Gizonaren Semeari ere.

13. Orduan, Joan Bataiatzaileaz ari zitzaiela jabetu ziren ikasleak.

14. Jendearengana itzuli zirenean, gizon bat ondoratu zitzaion Jesusi eta, aurrean belaunikatuz,

15. esan zion:—Jauna, erruki zaitez nire semeaz; epileptikoa da eta gorriak ikusten ari da: maiz erortzen da sutara eta uretara.

16. Zure ikasleei ekarri diet, baina ezin izan dute sendatu.

17. Jesusek esan zien:—Hau gizaldi sinesgogor eta makurra! Noiz arte egon behar ote dut zuekin? Noiz arte jasan behar ote zaituztet? Ekarri mutila.

18. Jesusek gogor egin zion deabruari eta mutilarengandik atera egin zen hau; une hartatik sendatuta gelditu zen.

19. Orduan, ikasleek, Jesusengana hurbildurik, bakarrean galdetu zioten:—Eta guk, zergatik ezin izan dugu bota deabrua?

20. Erantzun zien:—Zuen sinesmena eskasa delako. Benetan diotsuet: Sinesmena bazenute, mostaza-hazia bezain txikia izanik ere, mendi honi «Aldatu hemendik hara» esanez gero, aldatu egingo litzateke. Ez litzateke zuentzat ezinezkorik izango. (

21. ).

Irakurri kapitulu osoa Mateo 17