Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 15:24-34 Elizen Arteko Biblia (EAB)

24. Jesusek, ordea:—Israel herriko ardi galduengana bakarrik bidali nau Jainkoak.

25. Baina emakumea, hurbildurik, ahuspez jarri zitzaion, esanez:—Lagun nazazu, Jauna.

26. Jesusek, orduan:—Ez dago ongi seme-alabei ogia kendu eta txakurrei botatzea.

27. Emakumeak erantzun zion:—Bai, Jauna, halaxe da; baina txakurrek ere jan ohi dituzte nagusien mahaitik erortzen diren ogi-apurrak.

28. Orduan, Jesusek esan zion:—Emakumea, handia da zure fedea! Gerta bekizu nahi duzuna!Eta une hartatik sendatua gelditu zitzaion alaba.

29. Handik atera eta Galileako aintzira-bazterrera joan zen Jesus. Mendira igo zen eta eseri.

30. Jendetza handia bildu zitzaion, herren, itsu, besamotz, mutu eta bestelako gaixo asko berekin zituztela. Ondoan ipintzen zizkioten eta Jesusek sendatu egiten zituen.

31. Denak harriturik gelditu ziren ikusten zutenaz: mutuak hizketan, elbarriak sendaturik, herrenak ibiltzen eta itsuak ikusten. Eta Israelen Jainkoa goresten hasi ziren.

32. Jesusek bere ikasleei dei egin eta esan zien:—Errukia ematen dit jende honek: badaramatzate hiru egun nirekin eta ez dute deus ere jateko. Eta ez ditut etxera baraurik bidali nahi, ahuleziak joko bailituzke bidean.

33. Ikasleek esan zioten:—Baina nondik atera guk bakardade honetan, hainbat jende asetzeko adina ogi?

34. Jesusek galdetu zien:—Zenbat ogi dituzue?—Zazpi —erantzun zioten— eta arraintxo banaka batzuk.

Irakurri kapitulu osoa Mateo 15