Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 14:27-36 Elizen Arteko Biblia (EAB)

27. Baina Jesusek berehala hitz egin zien eta esan:—Lasai! Neu naiz. Ez beldurtu!

28. Orduan, Pedrok esan zion:—Jauna, benetan zeu bazara, agindu iezadazu ur gainean zuregana joateko.

29. Jesusek erantzun:—Zatoz.Pedro ontzitik jaitsi eta Jesusengana abiatu zen ur gainean oinez.

30. Baina, haizearen indarra nabaritzean, beldurra sartu zitzaion, eta, hondoratzen hasi zelarik, deiadar egin zuen:—Jauna, salba nazazu.

31. Jesusek eskua eman eta heldu egin zion, esanez:—Sinesmen gutxiko hori! Zergatik izan duzu zalantza?

32. Txalupara igo zirenean, haizea baretu egin zen.

33. Eta ontzian zeudenak Jesusen aurrean ahuspez jarri ziren, esanez:—Egiaz Jainkoaren Semea zara zu!

34. Aintzira igaro ondoren, Genesaret lurraldera iritsi ziren.

35. Bertakoek, Jesus ezagutu zutelarik, inguruko lurralde guztian zabaldu zuten berria, eta gaixo guztiak ekarri zizkioten.

36. Soineko-ertza behintzat ukitzen uzteko eskatzen zioten, eta ukitzen zuten guztiak sendatzen ziren.

Irakurri kapitulu osoa Mateo 14