Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 12:10-20 Elizen Arteko Biblia (EAB)

10. Bazen han besoa elbarri zeukan gizon bat. Fariseuek, zertan salatuko, galdetu zioten:—Zilegi al da larunbatez inor sendatzea?

11. Jesusek erantzun zien:—Zuetako zeinek, ardi bakarra eduki eta larunbatez zulora erortzen bazaio, ez du hartu eta aterako?

12. Eta zenbatez ez da gehiago gizakia ardia baino! Legezko da, beraz, larunbatez on egitea.

13. Orduan, gizonari esan zion:—Luzatu beso hori.Hark luzatu, eta sendaturik gelditu zitzaion, bestea bezain ongi.

14. Handik atera zirenean, fariseuek elkar hartu zuten Jesusen kontra, nola hilko.

15. Horretaz jabeturik, handik aldendu egin zen Jesus. Jende askok jarraitu zion, eta hark denak sendatu zituen,

16. bera nor zen inori ez esateko aginduz.

17. Horrela, Jainkoak Isaias profetaren bidez esana bete zen:

18. Hona hemen nire zerbitzaria, nik hautatua, nire maitea, atsegin dudana. Beronen gain ezarriko dut neure espiritua: nazioei justizia iragarriko die.

19. Ez du haserrerik sortuko, ez du oihu egingo, ez da kaleetan haren mintzoa entzungo.

20. Kanabera printzatua ez du hautsiko, ahulduriko argi-metxa ez du itzaliko, justizia nagusi ezar dezan arte.

Irakurri kapitulu osoa Mateo 12