Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 10:33-40 Elizen Arteko Biblia (EAB)

33. baina jendearen aurrean ukatzen nauena ukatu egingo dut nik ere zeruko Aitaren aurrean.

34. «Ez pentsa munduari bakea ekartzera etorria naizenik; bakea ez, baina banaketa ekartzera etorria naiz.

35. Bai, semea aitarengandik, alaba amarengandik eta erraina amaginarrebagandik banatzera etorri naiz.

36. Eta nork bere etxekoak izango ditu etsai.

37. «Aita nahiz ama ni baino maiteago duena ez da niretzat gai; semea nahiz alaba ni baino maiteago duena ez da niretzat gai.

38. Bere gurutzea hartu eta jarraitzen ez didana ez da niretzat gai.

39. Bere biziaren jabe izan nahian dabilenak galdu egingo du; bere bizia niregatik galtzen duenak, ordea, eskuratu egingo du.

40. «Zuek onartzen zaituztenak neu onartzen nau, eta ni onartzen nauenak bidali nauena onartzen du.

Irakurri kapitulu osoa Mateo 10