Itun Zaharra

Itun Berria

Markos 9:6-17 Elizen Arteko Biblia (EAB)

6. Ez zekien zer esaten zuen ere, beldurrak jota baitzeuden.

7. Orduan, hodei batek estali zituen eta mintzo hau izan zen hodeitik: «Hauxe dut neure Seme maitea. Entzun berari!»

8. Eta hartan, inguruan begiratu eta Jesus bakarrik ikusi zuten berekin, eta besterik inor ez.

9. Menditik beherakoan, ikusitakoa inori ez aipatzeko agindu zien, harik eta Gizonaren Semea hildakoen artetik piztu arte.

10. Agindu hau bete zuten, baina «hildakoen artetik pizte» horrekin zer adierazi nahi ote zien ziharduten beren artean.

11. Eta galdetu zioten:—Zergatik diote lege-maisuek lehenbizi Eliasek etorri behar duela?

12. Jesusek erantzun:—Lehenbizi Eliasek etorri eta dena Jaunak nahi bezala eraberritu behar baldin badu, nolatan diote Liburu Santuek Gizonaren Semeak asko sufritu behar duela eta arbuiatua izan?

13. Hau diotsuet gainera: Elias etorri da, baina gogoak emandako guztia egin diote, hartaz idatzia zegoen bezala.

14. Beste ikasleengana itzuli zirenean, jendetza handia ikusi zuten haien inguruan, eta lege-maisu batzuk haiekin eztabaidan.

15. Jendea harriturik gelditu zen Jesus ikustean eta lasterka joan zitzaizkion agurtzera.

16. Jesusek galdetu zien:—Zer zenuten horiekin eztabaidan?

17. Jendarteko batek erantzun zion:—Maisu, hemen ekarri dizut neure seme hau: hitzik egiten uzten ez dion espiritua dauka.

Irakurri kapitulu osoa Markos 9