Itun Zaharra

Itun Berria

Markos 9:40-50 Elizen Arteko Biblia (EAB)

40. Hau da, gure kontra ez dagoena gure alde dago.

41. Benetan diotsuet: Mesiasen jarraitzaile zaretelako, ontzixka bat ur bada ere ematen dizuen inor ez da saririk gabe geldituko.

42. «Sinesten duten txiki hauetakoren baten sinesmena galbidean jartzen duenak, hobe luke errotarri bat lepotik lotu eta itsasora amilduko balute.

43. Zeure eskuak galbidean jartzen bazaitu, moztu; hobe duzu eskumotz betiko bizitzan sartu, bi eskuekin infernura, itzalezineko sutara, erori baino. (

44. ).

45. Zeure oinak galbidean jartzen bazaitu, moztu; hobe duzu hankamotz betiko bizitzan sartu, bi oinekin infernura jaurtia izan baino. (

47. Zeure begiak galbidean jartzen bazaitu, atera; hobe duzu begibakar Jainkoaren erreinuan sartu, bi begiekin infernura jaurtia izan baino;

48. han ez da barruko harra hiltzen, ez eta sua itzaltzen.

49. «Izan ere, suaz gazitu behar dira denak.

50. Gauza ona da gatza; baina gatza gezatuko balitz, nola gazitu berriro? Eduki gatza zeuen baitan eta zaudete elkarrekin bakean».

Irakurri kapitulu osoa Markos 9