Itun Zaharra

Itun Berria

Markos 9:36-41 Elizen Arteko Biblia (EAB)

36. Eta gero, haur bat hartu, haien aurrera ekarri eta, magalean zuela, esan zien:

37. —Honelako haurra nire izenean onartzen duenak neu onartzen nau; eta ni onartzen nauenak, ez nau ni onartzen, bidali nauen hura baizik.

38. Joanek esan zion:—Maisu, gizon bat ikusi dugu zure izenean deabruak botatzen, eta eragotzi egin nahi izan diogu, ez baita gure taldekoa.

39. Baina Jesusek erantzun:—Ez eragotzi; ez baita inor nire izenean mirari bat egin eta gero nitaz gaizki-esaka jardungo duenik.

40. Hau da, gure kontra ez dagoena gure alde dago.

41. Benetan diotsuet: Mesiasen jarraitzaile zaretelako, ontzixka bat ur bada ere ematen dizuen inor ez da saririk gabe geldituko.

Irakurri kapitulu osoa Markos 9