Itun Zaharra

Itun Berria

Markos 9:13-19 Elizen Arteko Biblia (EAB)

13. Hau diotsuet gainera: Elias etorri da, baina gogoak emandako guztia egin diote, hartaz idatzia zegoen bezala.

14. Beste ikasleengana itzuli zirenean, jendetza handia ikusi zuten haien inguruan, eta lege-maisu batzuk haiekin eztabaidan.

15. Jendea harriturik gelditu zen Jesus ikustean eta lasterka joan zitzaizkion agurtzera.

16. Jesusek galdetu zien:—Zer zenuten horiekin eztabaidan?

17. Jendarteko batek erantzun zion:—Maisu, hemen ekarri dizut neure seme hau: hitzik egiten uzten ez dion espiritua dauka.

18. Non edo han espiritua jabetzen zaionean, lurrera botatzen du, eta mutikoa, lerdea dariola eta hortz-karraska, gogor-gogor gelditzen da. Zure ikasleei eskatu diet espiritua botatzeko, baina ezin izan dute.

19. Jesusek esan zien:—Hau gizaldi sinesgogorra! Noiz arte egon behar ote dut zuen artean? Noiz arte jasan behar ote zaituztet? Ekarri mutila.

Irakurri kapitulu osoa Markos 9