Itun Zaharra

Itun Berria

Markos 8:26-38 Elizen Arteko Biblia (EAB)

26. Etxera bidali zuen Jesusek, herrian sartu ere ez egiteko aginduz.

27. Gero, Feliperen Zesarea inguruko auzoetarantz abiatu zen Jesus bere ikasleekin. Bidean galdera hau egin zien:—Ni nor naizela dio jendeak?

28. Haiek erantzun zioten:—Batzuek Joan Bataiatzailea zarela; beste batzuek Elias; besteek profetaren bat.

29. Jesusek berriro galdetu zien:—Eta zuek, nor naizela diozue?Pedrok erantzun:—Zu Mesias zara.

30. Eta Jesusek inori ere ez esateko agindu zien zorrotz.

31. Orduan, irakasten hasi zitzaien, Gizonaren Semeak asko sufritu behar zuela; zahar, apaizburu eta lege-maisuek gaitzetsi egingo zutela eta hil; eta hiru egunen buruan piztu egingo zela.

32. Argi eta garbi mintzatzen zitzaien honetaz. Pedro, Jesus aparte harturik, gogor egiten hasi zitzaion.

33. Baina Jesusek, itzuli eta ikasleei begira, gogor eraso zion Pedrori, esanez:—Alde nire ondotik, Satanas! Hire asmoak ez dituk Jainkoarenak, gizakiarenak baizik.

34. Gero, jendeari eta ikasleei dei eginik, esan zien Jesusek: «Nire ondoren etorri nahi duenak uko egin biezaio bere buruari, bere gurutzea hartu eta jarrai biezat.

35. Izan ere, bere bizia gorde nahi duenak galdu egingo du; bere bizia niregatik eta berri onagatik galtzen duenak, ordea, gorde egingo du.

36. Zertarako du gizakiak mundu guztia irabaztea, bizia galtzekotan?

37. Eta zer eman dezake gizakiak, berriro bizia bereganatzeko?

38. Beraz, norbait, gizaldi desleial eta bekatari honen aurrean, nitaz eta nire mezuaz lotsatzen bada, Gizonaren Semea ere lotsatu egingo da hartaz, bere Aitaren aintzaz beterik aingeru santuekin etorriko denean».

Irakurri kapitulu osoa Markos 8