7. alferrik naute gurtzen; hauen irakaspena giza agindu hutsa.
8. «Zuek, Jainkoaren agindua bazterrera utzi eta giza ohiturari eusten diozue».
9. Eta jarraitu zuen:—Lasai zokoratzen duzue Jainkoaren agindua zeuen usadioak ezartzeko!
10. Esate baterako, Moisesek esan zizuen: Ohoratu aita-amak, eta: Aita nahiz ama madarikatzen duenak heriotza-zigorra izango du.
11. Zuek, ordea, beste hau diozue: Norbaitek aitari edo amari esaten badio «Zuri eman behar nizukeena “Korban” da (hau da, Jainkoarentzat opari)»,
12. halakoak ez duela aitari edo amari ezertan lagundu beharrik;
13. horrela, Jainkoaren hitza baliogabe uzten duzue, zeuen arteko usadioengatik. Eta horrelakoak asko egiten dituzue.
14. Jesusek berriro jendeari dei egin eta esan zion: «Entzun niri denok eta ulertu ongi!
15. Ez da deus ere, kanpotik gizakiaren barrura sartuz, hau kutsa dezakeenik; barrutik ateratzen zaionak, horrek kutsatzen du gizakia». (
16. ).
17. Jendearengandik alde egin eta etxeratu zenean, hitz horien esanahiaz galdetu zioten ikasleek.
18. Jesusek esan zien:—Beraz, ez duzue zuek ere ulertzen? Ez al duzue ikusten kanpotik sartzen zaion ezerk ez dezakeela gizakia zikindu?
19. Sartu, ez baitzaio bihotzera sartzen, sabelera baizik, eta handik komun-zulora.Hitz hauekin, janari guztiak garbiak direla adierazi nahi zuen.
20. Eta erantsi zuen:—Gizakiaren barrutik irteten denak, horrek bai egiten duela gizakia zikin!
21. Izan ere, barrutik, gizakiaren bihotzetik, ateratzen dira asmo txarrak, lizunkeria, lapurretak, hilketak,
22. adulterioak, diru-gosea, gaiztakeriak, maltzurkeria, lasaikeria, bekaizkeria, irainak, harrokeria, burugabekeria.