Itun Zaharra

Itun Berria

Markos 6:36-41 Elizen Arteko Biblia (EAB)

36. Bidal itzazu, inguruko baserri eta auzoetara joan eta jatekoa eros dezaten.

37. Jesusek erantzun zien:—Eman zeuek jaten.Haiek, orduan:—Berrehun denarioren ogia erostera joango ote gara, bada, hauei jaten emateko?

38. Baina Jesusek esan zien:—Zenbat ogi dituzue? Ea, ikusi.Begiratu, eta erantzun zioten:—Bost ogi, eta bi arrain ere bai.

39. Orduan, jende guztia zelaian taldeka eserarazteko agindu zien.

40. Berrogeita hamarnaka eta ehunaka eseri ziren.

41. Hartu zituen Jesusek bost ogiak eta bi arrainak eta, begiak zerura jasorik, bedeinkazioa esan, ogiak zatitu eta ikasleei eman zizkien, eta hauek jendeari eskaini. Bi arrainak ere guztien artean banatu zituen.

Irakurri kapitulu osoa Markos 6